Euskera
Izena emateko inprimakia
A.
Pirene Sariaren bidez Pirinioen berri eman nahi dugu, horretarako ahalik eta ikuspegirik zabalena erabilita. Pirinioekin zerikusia duten kazetaritza-lanak izango dira hautagai, 2009eko uztailaren 1etik 2010ko ekainaren 30era bitarteko epean egunkarietan, irratietan zein telebistetan agertutakoak.
B.
Parte hartzeko aurkezten diren lanak Pirinioetan erabiltzen den edozein hizkuntzatan eginak izan beharko dira: katalanez, frantsesez, gaztelaniaz, euskaraz, aragoieraz, okzitanieraz edo araneraz. Ingelesez egindako lanak ere onartu egingo dira.
Epaimahaiari irakurketa errazteko, euskarazko lanekin batera lanen itzulpena aurkeztu beharko da, gaztelaniaz, katalanez edo frantsesez.
C.
Euskarriaren arabera, 2 kategoria ezarri dira: Prentsa idatzia eta Ikus-entzunezko hedabideak. Prentsako lanekin batera jatorrizko argitalpen bat gutxienez eta kalitate handiko beste 4 kopia aurkeztu beharko dira. Irrati eta telebistakoei dagokienez, 5 kopia aurkeztu beharko dira disko trinkoan zein DVDn grabatuta. Gainera, irrati edo telebistako zuzendariak sinatutako emanaldi-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Serie bat baldin bada, egileak kapitulu bat bakarrik aurkeztu beharko du. Internet bidez hedatutako lanak ere onartuko dira.
D.
Pirene sarian parte hartzeko, lanekin batera izena emateko orria aurkeztu behar da, sinatuta. Bertan, egileen edo horien legezko ordezkarien izen-abizenak eta helbidea jarri behar dira, baita haiekin bat egiteko telefonoa edo posta elektronikoa ere, eta 2010eko uztailaren 31 baino lehen helbide honetara bidali:
BIBLIOTECA
PÚBLICA
Edifici Prada Casadet, baixos
AD500 Andorra la Vella
(Principat
d'Andorra)
Gainera, lana Pirene sarian parte hartzeko dela idatzi behar da.
E.
Pirene izeneko sari honi dagokion diru-kopurua 6.010 € dira, Andorrako Gobernuak emandakoak. Horren erdia, hau da, 3.005 €, irrati edo telebistako erreportaje batek jasoko du. Beste erdia, prentsan argitaratutako batek.
F.
Epaimahaian honako hauek egongo dira: komunikabideetako profesionalak (prentsan, irratian eta telebistan adituak) eta Andorrako Gobernuko ordezkariak.
G.
Epaimahaiak, salbuespenez eta egileek baimena eman ondoren, prentsa, irrati edo telebistako edozein lan hartu ahal izango du kontuan sarira aurkeztu ez arren, epaimahaiak sariaren espirituarekin bat datozela baderitzo.
H.
Irabazlea aukeratzeko modua: epaimahaiak behin eta berriro bozkatuko du, erreportaje batek boto gehienak lortu arte. Saria eman gabe geratzea ere posible da. Epaimahaiaren erabakia aldaezina da.
I.
Epaimahaiaren erabakia 2010eko azaroan ezagutaraziko da.
J.
Pirene sarira aurkeztutako hautagai guztiek baimena ematen diote Andorrako Gobernuaren Liburutegi Publikoari finalista izandako eta/edo saritutako proposamenak komunikabide, irrati, telebista eta abarren bidez argitaratzeko eta erreproduzitzeko.
Era berean, hautagaiek baimena ematen diote Andorrako Gobernuaren Liburutegi Publikoari euren web-orrialdeak sustatzeko, eta alderantziz. Horiei zabalkundea ematearren, ez da inolako eskubiderik eskatuko.
K.
Saria ematen denetik hilabete pasa ondoren, saritu ez diren lanak berreskuratzeko aukera izango dute egileek, hiru hilabeteko epean, Andorrako Gobernuaren Liburutegi Publikoan.
L.
Erreportajea aurkezteak oinarriak onartu direla esan nahi du, oinarriek sortutako eskubide eta betebeharrak barne.
Beste argibiderik nahi izanez gero:
Tel.: + 376 828750
E- maila: bibliopublica@andorra.ad
web-orria:
www.pirene.ad